XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NAFARROA
1) Nafarroa Nafarroa
zuri kantatzera noa
norbaitek etorri eta
ixten ez badit ahoa.

Ixten ez badit ahoa
zuri kantatzera noa
zu baitzara euskaldunen
oihaneko arranoa.

2) Eiztaririk handiena
Del Burgo dela diote
ifernuko kearekin
egingo luke bikote.

Egingo luke bikote
Del Burgo dela diote
ke hori sudurretatik
pozik sartuko nioke.

3) Del Burgoren ordez gero
Artzak hartu du eltzea
sukaldari berdintsuak
nola bat hala bertzea.

Nola bat hala bertzea
Artzak hartu du eltzea
eltzea ireki baino
naiago dute lertzea.

Bat)
Aralartik Iratira
Arrano Beltza beti da
eiztari pila atzetik
hari tira eta tira.

Aralartik Iratira
hari tira eta tira.

Bi)
Laurogei miloi lenago
geroztik zenbat geiago
probintzi dena jan arte
segitzeko omen dago.

Laurogei miloi lenago
segitzeko omen dago
.

Hiru)
Mila miloi superavit
herriak sosik gaberik
gure diputazioak
lapurrentzat lana badik.

Mila miloi superavit
lapurrentzat lana badik.